Ana mediku lanetan hasten da sexu-transmisioko gaixotasunen zentro batean, Antonio senarra, bera ere medikua eta Osasun ministroaren aholkularia, kontra egon arren. Zentroan, Anak hainbat pertsonaia marjinal ezagutzen ditu, gizarte-geruza desberdinetakoak (ministroak, maitaleak, prostitutak, junkieak, etab.). Guztiek ezaugarri erkide bat dute: gaixotasun benereoez kutsatuta daude.
Filmak diktadura eta trantsizioa atzean utzi dituen Espainiako gizarte berriaren freskoa eskaintzen du. Emakumeak lan-munduan sartu dira eta gizonekin harremanak izateko modu berriak sortu dituzte. Fernando Colomok gai horiek komedia ukituarekin jorratzen ditu, protagonisten arazoei dramatismoa kentzen die eta ikusleak dibertitzea lortzen du.
Verónica Forquék aktore nagusirik onenaren Goya saria lortu zuen.