Daniel idazle gaztea da, eta Moncloako itunei buruzko film musikala egiteko proiektua du. Bere helburua da herrialde osoak galdutako ilusioa berreskuratzea Espainia Trantsizioan lotu zuten gertakariak berriro biziz, baina oraingoan modu moderno eta deigarriagoan, abesti askorekin.
Beharrezko finantzaketa lortzeko, Danielek bide zail bati ekin beharko dio, bereizgarri duen ilusioak lagunduta.
Besteak beste, film onenaren eta gidoirik onenaren saria eta epaimahai gaztearen sari berezia lortu zituen Málagako 2013ko jaialdian, eta 12 Goya lortzeko hautagaia izan zen.
Daniel Castro gure artean egon zen Ana Díezen Algunas chicas doblan las piernas cuando hablan filma aurkezten (bera film horren gidoilaria izan zen). Oraingoan Filmotekan egongo da bere filma aurkezten.