Duela 50 urte eskas, LUR hitza letra larriz idazten zen. Lurrarengatik borrokatu ziren gure aitona-amonak eta gure aitona-amonen aitona-amonak, gizadiaren lehen urratsetatik.
Sail ureztatuak sustatzeko, Bigarren Errepublikan kanalak, urtegiak eraiki ziren, eta lurra ekitatez banatu zen. Proiektu hori Gerra Zibilarekin batera gelditu zen. Borrokaren ondoren, Francoren diktadura ezarrita, Kolonizazioaren Institutu Nazionala eratu zen, eta proiektuak amaitutzat eman ziren. 300 herri baino gehiago egitura berberarekin eraiki zituzten 60ko hamarkadan etxeak utzita etorkizun hobearen bila abiatu ziren 55.000 familia hartzeko. Ez zeukaten ezer, eskuak bakarrik, azkenean, ahalegin handiz, haiena izan zen lur zatia lantzeko. Figarol (Nafarroa) horietako bat izan zen.
Dokumental hau egiteko, hauek eman dute diru-laguntza:
- Landa Garapenerako Europako Nekazaritza Funtsa (LGENF).
- Figarol kontzejua eta Zarrakazteluko Udala.