Saimir nerabe albaniarrak txirotasuna, beldurra eta krimena soilik ezagutu ditu. Aita Ekialdeko Europatik datozen pertsonen legez kanpoko trafikoan aritzen da. Gizon, emakume eta ume etsiak Italia hegoaldeko kostaldera iristen direnean, Saimirrek aitari pertsona horiek kontrabando moduan pasatzen lagundu behar dio, gauez, eta tokiko mafiak prestatutako ezkutaleku ziztrinetara eramaten dituzte. Bizirik iraun ahal izateko, aita are gehiago sartuko da pertsonen salerosketaren munduan, eta sare batekin Ekialdeko Europako emakumeak esklabotasunerantz garraiatzea ituntzen du. Saimir gazteak etorkizunean prostituzioan aritzera behartuko duten neska baten bortxaketa bortitza ikusi behar du. Agian horixe da mutilaren barne matxinadaren hasiera, eta balizko birsorkuntza baterako bidea.
Francesco Munziren lehen film luzea da. Zenbait sari lortu zituen zine jaialdietan, baita Venezian eta Europako zenbait jaialditan ere.