. Leku bakoitzari darion bakea, pertsonen begiradaren gardentasuna, altueretan koloreak nola nabarmentzen diren. Guztia zorroztu egiten da bertan zaudenean, ezer ez da oharkabean pasatzen, guztia ikusten da.” “Andeak modu estrategikoan isildu zituzten; egin dezagun gogoeta apur batez, zergatik dago Egiptologia eta ez dago “Andinologia”? Zer nahi digute ezkutatu? Oso erraza izango da HUMANO epaitzea, baina horrez gain, egin ezazue ibilbidea zuen nortasunetik. Sumindu egin behar duzue, horixe da bizitza honetan gertatu ahal zaigun gauzarik onena. Gaur egun esan dezaket Hego Amerika berriro jaiotzen dela bostehun urtez ilunpetan egon ondoren. Bihotzez opa dizuet bidaia honetaz goza dezazuela, gu guztion bidaia da eta”.
<span style="font-size:10.0pt;Trebuchet MS" ;"=""> Hamabost zinema jaialditatik baino gehiagotatik igaro ondoren, ibilbidea hasi du Espainiako zenbait filmoteka eta kultura zentrotatik Andeetako ikuspuntu ezezaguna agerian uzten digun film zirraragarri honek.