Scopifest bideoklipen jaialdia da, lehiaketa formatuarekin. Lehenengo edizioa Iruñan egingo da urriko azken astean.
Proiektu honen bidez, musikako eta ikus-entzunezko ekoizpeneko profesionalei haien lana sustatzeko eta genero hau pertsona guztiengana hurbiltzeko aukera eman nahi zaie.
Sektoreko profesionalek osatutako epaimahaiak hautatuko ditu saridunak, kalitate narratiboa eta teknikoa oinarri hartuta.
Sariak emateko ekitaldia urriaren 31n, ostiralean, izango da, Nafarroako Filmotekan, eta egun horretan jakinaraziko dira kategoria hauetako saridunak: bideoklipik onena, zuzendaririk onena, Nafarroako bideoklipik onena eta zuzendari berririk onena. Horrez gain, ikusleen saria emango zaio ikusleen boto gehien jasotzen duen lanari.