Programazioa
Hurrengo ekitaldiak Proiekzio aretoa Dokumentuak Historikoa

Nafarrako ikazkinak eta Tasio

Urriaren 17a, ostirala, 20:00etan.

    1984an, Tasio filmak harritu egin zituen Donostiako zinema jaialdiko kritikariak. Montxo Armendárizen lehen film luzeak Zilarrezko Maskorra lortu zuen, eta Espainiako egunkari guztietan kritika on ugari jaso zituen. Elías Querejeta ekoizlearen eskutik, zinema nafarraren zuzendari honek Lizarra inguruko ikazkin apal baten istorioa fikziora eramatea lortu zuen.
   Hiru urte lehenago, Armendárizek Carboneros de Navarra film labur dokumentala zuzendu zuen, benetako Tasio oinarri hartuta, hau da, Anastasio Ochoa. Nafarroako Gobernuko Vianako Printzea Erakundeak finantzatuta zegoen film horretan, desagertzear zeuden ogibidea eta bizitzeko modua jaso ziren. Hortik sortu zitzaion film luzearen lehen proiektua egiteko ideia. Ideia horrekin Espainiako zenbait ekoiztetxetara jo zuen, baina ez zuen arrakastarik izan. Baina Elías Querejetak zuzendari gaztearen aldeko apustua egin zuen, eta proiektu hartan luxuzko taldea sartu zuen, hala nola José Luis Alcaine argazki-zuzendaritzan, Ángel Illarramendi konpositorea, Gerardo Vera arte-zuzendaritzan eta Pablo del Amo muntaketan. Talde artistikoan, Patxi Bisquertek askatasuna galdu nahi ez zuen gizon tematiaren rola interpretatu zuen.
   30 urte geroago, Filmotekak filma gogorarazi nahi du, Nafarroako zinemaren historian mugarria izan zen eta.
Nafarrako Ikazkinak, Espainia, 1981
 
Zuzendaritza eta gidoia : Montxo Armendáriz
Argazkia : Xabi Otero (C)
Músika: Esteban Elizondo.
Muntaketa : Fernando Larruquert
Agertzen diren pertsonak: Urbano Egozkue, Mariano Errazkin, Narciso Galdeano, Francisco Idiazabal, Cruz Linzoain, José Angel Linzoain, Tasio Otxoa, Ceferina Toral, Juan José Toral, Tomás Torral y José Zenoz.
 
Hizkuntza: J.B. euskera eta gaztelaniaz, gaztelerazko azpitituluekin.
Iraupena: 25 min.

Sarrera: 1 euro

Volver
Abonuak erosi Ziklo honetako programazio gehiago

Abenduaren 4a, osteguna, 20.00 h.
Nafarroako elezaharrarekiko harriak

Apirilaren 9a, osteguna, 20:00
Tres mentiras

Apirilaren 16a, osteguna, 18:30
Navarra Tierra de Cine (I)

Apirilaren 16a, osteguna, 20:30
Navarra Tierra de Cine (II)

Apirilaren 30a, osteguna, 20:00etan.
Encuentros Arte Joven

Geure cookie eta bitartekoenak erabiltzen ditugu helburu hauetarako:

Oinarrizko funtzioak aktibatuz web orri erabilgarria egiten laguntzen dute. Web orriak ezin du behar bezala funtzionatu cookie hauek erabili gabe.

Web orriari aukera ematen diote orriaren portaera edo itxura aldatzen duen informazioa gogoratzeko, hala nola, gogoko hizkuntza edo zu zauden eskualdea.

Informazioa modu anonimoan bilduz eta emanez, web orrien jabeei laguntzen diete ulertzen nola elkarreragiten duten bisitariek webguneekin.

Web orrietan bisitariak arakatzeko erabiltzen dira. Banakako erabiltzailearentzako iragarki garrantzitsu eta erakargarriak erakustea da asmoa.

Zure ekipoan instalatzen diren cookieak konfiguratzeko, hautatu ala desautatu cookien aukerak, eta, ondoren, sakatu "Gorde hobespenak" botoia.
"Cookie guztiak onartu" botoian klik egitean, onartu cookie guztiak instalatzea.
Halaber, "cookieak errefusatu" botoiaren bidez, ukatu egiten du horien guztien erabilera.
Klikatu hemen gure Cookie Politikari buruzko informazio gehiago lortzeko.