Programazioa
Hurrengo ekitaldiak Proiekzio aretoa Dokumentuak Historikoa

Spur der Steine

Urriaren 10a, ostirala, 20:00etan.

Bi gizonen arteko lehia eta errespetu harremana kontatzen digu. Hannes Balla arotza eraikuntza obra handi baten arduraduna da. Segurtasun osoa du bere buruan, eta gutxi ardura zaizkio alderdi sozialistaren plangintza ekonomiko zentralizatuaren arau burokratikoak. Hala ere, bere taldearen errendimendua oso handia da. Werner Horrath gizon ezkondua alderdiak obran duen idazkari idealista da. Hannesen jarrerak amorratu egiten du, baina egiten duen lan ona estimatzen du. Gainera, Hannesen lankidetza behar du produktibitatea handitzeko. Guztia are gehiago nahasten da (maila pertsonalean, profesionalean eta alderdiaren barruan), biak lankide berberaz maitemintzen baitira, Kati ingeniariaz.
 
    Istorio interesgarria duen filma. Erik Neutschen eleberrian oinarrituta dago. Lan horrek Alemaniako Errepublika Demokratikoko sari nazionala irabazi zuen argitaratu zen urtean (1964). 1965eko urriaren amaieran, filmak Kultura Ministerioaren onespen ofiziala lortu zuen. Hala ere, ministroa aldatu ondoren, filmaren muntaketa aldatu behar izan zuten. Azkenean, herrialdeko zinema-areto batzuetara iristea lortu zuen 1966ko ekainean. Baina zinta karteldegietatik desagertu zen estreinatu eta egun gutxira, eta jendaurrean ez zuten berriro ere proiektatu harresia eraitsi zuten arte. Frank Beyer zuzendariak DEFA estudioekin kontratua eten zuen, eta berriro ere ez zen haiekin aritu 70eko erdialdera arte.
 
     Zuzendariak gizarte aleman berri bat eraikitzeko zeuden iritzi ugariak jaso nahi izan zituen. Bilbeak lan arloko harremanak gainditu eta garai hartako Alemaniako Errepublika Demokratikoan zeuden gatazka politiko eta pertsonalak agerian uzten ditu. Zein neurritaraino sar daiteke eta sartu behar da alderdi sozialista norberaren gaietan? Filmak galdera hori aretoetan hiru egunez soilik planteatu ahal izan zuen, horren ostean debekatu egin zuten eta.
Huella de piedras, RDA, 1966
 
Zuzendaritza : Frank Beyer
Gidoia : Karl Georg Egel, Frank Beyer
Argazkia: Günter Marczinkowsky (ByN)
Músika: Wolfram Heicking.
Antzezleak: Manfred Krug, Krystyna Stypulkowska, Jutta Hoffmann, Eberhard Esche, Johannes Wieke, Walter Richter-Reinick, Hans-Peter Minetti, Walter Jupé.
 
Hizkuntza: J. B. alemanaz gaztelerazko azpitituluekin
Iraupena: 139 min.

Sarrera: 3 euros

10 emanaldirako abonoa: 20 euros

Volver
Abonuak erosi Ziklo honetako programazio gehiago

Urriaren 3a, ostirala, 20:00etan.
Die Mörder sind unter uns

Urriaren 15a, asteazkena, 20:00etan.
Bis dass der Tod euch scheidet

Urriaren 24a, ostirala, 20:00etan.
Solo Sunny

Geure cookie eta bitartekoenak erabiltzen ditugu helburu hauetarako:

Oinarrizko funtzioak aktibatuz web orri erabilgarria egiten laguntzen dute. Web orriak ezin du behar bezala funtzionatu cookie hauek erabili gabe.

Web orriari aukera ematen diote orriaren portaera edo itxura aldatzen duen informazioa gogoratzeko, hala nola, gogoko hizkuntza edo zu zauden eskualdea.

Informazioa modu anonimoan bilduz eta emanez, web orrien jabeei laguntzen diete ulertzen nola elkarreragiten duten bisitariek webguneekin.

Web orrietan bisitariak arakatzeko erabiltzen dira. Banakako erabiltzailearentzako iragarki garrantzitsu eta erakargarriak erakustea da asmoa.

Zure ekipoan instalatzen diren cookieak konfiguratzeko, hautatu ala desautatu cookien aukerak, eta, ondoren, sakatu "Gorde hobespenak" botoia.
"Cookie guztiak onartu" botoian klik egitean, onartu cookie guztiak instalatzea.
Halaber, "cookieak errefusatu" botoiaren bidez, ukatu egiten du horien guztien erabilera.
Klikatu hemen gure Cookie Politikari buruzko informazio gehiago lortzeko.