Filma zahartzaroaren inguruan zaharren egoitzetan egindako kontenplaziozko begiratu bat da.Kamera batek adinekoen azken etapa horretako abandonu- eta bakardade-giroko bizimodua eta dauzkaten bizipenak kontatzen ditu.Zahar-etxeak eta denboraren etengabeko joana adinekoen bizitzako azken geltoki bihurtzen dira, heriotzarako ezinbesteko bidea hartu aurreko geltokia.
Zuzendariek bost urte luzetan grabatutako egoera horiek harilkatzen ditu pelikulak, 90 minutuan.Filmazio luze eta arduratsu horretan ezin hobeto daude azalduta narrazio-hariak.Hori argi eta garbi ikusten da dokumentalaren ardatz den istorioan,Morenarenean, alegia; Morena nekez ibili, entzun eta ikusten duen adineko andre bat da.Alabak uzten du han, zahar-etxean. Harekin batera beste bi andre bizi dira, eta gupidaz begiratzen diote, bakarrik dagoela ikusita. Morena, ordea, haien ispilu beldurgarri bat baino ez da. Orduantxe antzematen dute haien gainbehera, heriotzarako erremediorik gabeko bidea.
Egileek nazioarteko hainbat jaialdi garrantzitsutan aurkeztu dute filma, eta sariak ere jaso dituzte: FIDOCSeko Ikusleen Saria eta Estoniako Parnuko Jaialdiko Sari Nagusia, besteak beste.