Mahai inguru honetan, Murnau-ren Faus (1926) pelikularen zatiekin lagundutakoa, urriaren 28an proiektatuko dena 20:30tan Iruñeko Katedralean, Juan de la Rubla-ren organoaren laguntzarekin, inprobisazio musikalaren gaia jorratuko da pelikula baten gainean soinu banda izango balitz bezala. Francisco Benavent zine kritikoak, Murnau-ren pelikulak ulertzeko gakoak emango ditu eta Juan de la Rubla-k, bere aldetik, organo inprobisazioaren inguruko hainbat gorabehera azalduko ditu, era orokor batean, eta baita pelikula honi buruz konkretuki ere.
Ez da beharrezkoa gogoraraztea zeinen engainagarria den “inprobisazio” terminoa testuinguru honetan; engainagarria ez delako interpretatzailearen momentuko nahien arabera egiten, gogoeta sakona beharrezkoa da zein forma erabiliko den, aukera melodikoak zeintzuk diren eta gai bakoitza zein armoniarekin erabiliko den jakiteko.