Víctor mutil dotorea da, eszeptikoa eta bizitzaren plazerrak gustatzen zaizkiona. Ez du lanbiderik ez bestelako egitekorik, eta emakumeen kontura bizi da, haren portaerak dramak eta desengainuak, mina eta etsipena sortzen dituela konturatu gabe.
Sinopsi orokor horren azpian, zinema beltzeko edo polizia-zinemako postulatuekin lotzen den melodrama aurkitzen da. Genero horrek grina berezia izan zuen Bartzelonan, berrogeita hamarreko hamarkadaren amaiera aldera eta hirurogeiko hamarkadaren hasieran. Hain zuzen ere, Tuterako José Germán Huici orduan aritu zen zinemarako lan egiten.
Un vaso de whisky lanean, zinema beltzaren giroa sortzen da, polizia aldekoa baino gehiago. Historia gauez gertatzen da, kabaretetan, eta, zeharka, boxeo-mundua ere ukitzen du, zerbait ohikoa lan-mota horietan. Hiriak pertsonaiak estutu ez ezik, okerrago ere egiten ditu, eta nolabaiteko kontrastea sortzen da naturarekin, horrekiko zenbait erreferentzia ere agertzen baitira.