Iruñean eta Espainiako beste hiri batzuetan Actúa Film Laburren Nazioarteko VI. Jaialdiko film labur finalistak proiektatuko dira. Jaialdia Intermón Oxfamek antolatzen du, ikusleak mobilizatzeko eta zinemagileen ezinegonak eta GKE horrekin lotutako gaiei buruzko ikuspegia ikusleengana hurbiltzeko. Urtero, jaialdiak gai bat hartzen du oinarri, eta 2011n, hautatutako gaia krisi ekonomikoa izan da. Aurtengo edizioa GKE horren “Objetivo Robin Hood: que no paguen los de siempre” kanpainarekin lotuta dago; ekimen horren bidez, herritarrei eta Gobernuari zaurgarrienen ondoan egoteko eskatzen zaie.
Proiekziora doazenek Ikusleen Sarirako botoa eman dezakete. Sari hori Espainiako hirietan egindako proiekzioetara doazen ikusleengandik boto gehien lortzen dituen film laburrak eskuratuko du. Jaialdiaren itxiera eta sarien banaketa Madrilen egingo dira.
Sarrera doakoa da. Gonbidapena leihatilan jaso behar da (aretoa bete arte).