Industrialari handi-mandi bat bihotzekoak jota gaixotu egin da, eta hilabete batzuetako bizitza geratzen zaio. Berehala, adiskideek ("beleak") enpresaren akzioez jabetu nahiko dute, era horretan, haren ondasunekin geratzeko. Baina, Césarrek(Arturo Fernández), haren idazkariak, enpresak porrot ez egiteko ahalegin guztiak egingo ditu, eta Carlosi ebakuntza iraultzaile bat egiteko proposatuko dio, bizitzen jarraitzea lor dezan. Horretarako, ordea, enpresariaren bizitzaren truke bere bizitza emango duen gizon bat aurkitu behar dute, eta hori ez da erraza,…
Los Cuervos pelikulan, Julio Collek trebetasun handiarekin jorratu zuen zinema beltzetik edota fantasiazkotik gertu zegoen drama zoragarria, bi genero horietako bakar batean ere finkatu ez zen arren. Hala ere, genero horietako zenbait elementu baditu, eta pelikula zertxobait arraroa eta bereziki dotorea sortu da, gaur egungo garaietarako mezu oso antzekoarekin eta gomendatzeko modukoarekin, sistema kapitalista zalantzan izanik.