Zentzumenez kanpoko ahalmenak dituen gazte batek bere aitaren heriotzaren irudipena jasaten du. Inork sinisten ez badio ere, haren ustez, aita hil egin zuten. Hori dela-eta, ikerketa bat egitea erabakiko du, eta, azkenean, misterioz betetako leku batera iritsi eta bizitzaren eta heriotzaren atarian beldurrezko uneak biziko ditu, espero ez duen amaierara heltzen den arte.
Argumentuan erreferentzia gisa hartu ziren Duke Unibertsitateko (AEB) Aldous Huxley eta Rhine doktorearen esperimentuak, “Zener” kartetan babestuta. Karta horiek marrazki bereziak dituzte, parapsikologiako eta zentzumenez kanpoko pertzepzioetan erabiltzen diren piktogramak. Film honetako protagonista gazteak hori duela uste du, eta, haren ustez, hilketa dena eta poliziarentzat istripua dena konpondu beharrean aurkitzen da. Mutilaz fidatzen den katedratikoak Erdi Aroko superstizioak gehituko dizkio misterioaren ebazpenari.
Ziklo beltzetik eta polizia-ziklotik dagoeneko urrunduta, Coll-Huici tandemak, garai horretatik aurrera, beste gai "fantastikoagoak" hautatu zituen.