Txina iparraldeko herri txiki eta urrun batean Qiu Ju bizi da bere senarrarekin eta beren lehenengo seme-alaba noiz jaioko irrikaz itxaroten dute. Baina, egun batean, beren zoriontasuna asaldatu egiten da integraturik dauden komunitateko buruarekin izandako enfrentamendu baten ondorioz. Gertakari hutsal horretatik abiatuz, Qiu Ju-k, bere koinata Meizei adiskide leial duela (familiak harengana bidalia haren segurtasunaz arduratzeko), bere bizitza konplikatzen du.
Aurrerago Ezta bat gutxiago ere (1999) filmean gertatuko den antzera, non, landaren eta hiriaren arteko kontraste handia islatzen den, zuzendariaren lehenengo filmetan kasik lantzen ez zen alderdia, bi kasuetan pertsonaia nagusia herriko emakume bat da, hiri handiari, bizimodu desberdinari eta horrek dakartzan arriskuei aurre egin behar diena; azken batean, moldatu behar duen etsai-ingurunean aurre egiteko egokitu beharra du.
Film hau behin betikoz gailurrera Veneziako Zinema Jaialdian Zhang Yimou eta Gong Li-ri zuzendari eta aktore nagusi gisa, hurrenez hurren, sariak eman zitzaizkienean iritsi zen.