“Pentsamenduak hizkuntza hondatzen badu, hizkuntzak ere pentsamendua honda dezake” (George Orwell). Hausnarketa horren bitartez, Se dice poeta dokumentala aurkeztuko da. Sofía Castañónek 1974 eta 1989 urte artean jaiotako 21 emakume elkarrizketatuko ditu, poesiarekin duten harremanaz, kritikaz eta lanaren hedapenaz hitz egiteko. Abiapuntutzat hartuko du ondorengo galdera: zergatik nahiago da poetisa hitza, poeta hitzaren definizioarekin gizonezkoak zein emakumezkoak hartzen badira? Dokumentalean generoaren gaineko hausnarketa proposatzen da, gure herrialdeko egungo egoera poetikoa kontuan hartuta.
Sofía Castañónek ondorengo gaiak jorratzen ditu: antologia poetikoetan emakumezko idazle gutxi izatea, soilik emakumeek osatutako antologiak argitaratzearen gaineko eztabaida, haien poema-bildumek literaturako aldizkarietako berrietan hartzen duten ikuspena gizonezkoek argitaratutako lanen aurrean edo dinamika sexisten ohikeria erakusten duten bestelako jarduera-moten garrantzia.
Sofía Castañón zuzendariak filma aurkeztu eta ikusleekin solasaldia egingo du.