Verd, Dolç, Jazz. Tres mirades envers El Martinet (Berdea, Gozoa, Jazza. Hiru begirada El Martinet eskolarantz) dokumentalak El Martinet, Ripollet-en (Bartzelona) dagoen eta hamar urteko ibilbidea duen eskola publikoa, nolako den eta nola funtzionatzen duen azaltzen saiatzen da. Begirada desberdinen bitartez, dokumentalak alaitasunarekin eta ongizatearekin lotutako ikaskuntza ikusarazten, aditzera ematen eta sentiarazten digu, neska-mutilak benetako protagonistak direlarik. Beren haurtzaroko kultura eta hura inguratzen duen mundua sakonean ezagutzera gonbidatzen gaituzte esperientzia horretan parte hartzen duten haien begiradatik.
Agian, harritzen gaituen ikaskuntzaren ikuskera izango da, akaso guk ikasi dugunarekiko desberdina dena; alabaina, haurtzaroari nola lagundu nahi diogun sentitzen dugunari buruzko hausnarketan sartzea ahalbidetzen digu.
Filmotekan saio bikoitza programatu da aurreko programazioek izandako arrakasta bikaina ikusita.
El Martinet eskolako profesionalak, berriro ere, hemen izango dira bi saioetako aurkezpenetan eta elkarrizketetan parte hartzeko.