Sari-banaketa eta hautatutako obren proiekzioa eta “CTL 59 segundos” Europako Ikus-entzunezko Sormenen Bigarren Lehiaketako finalistak; lehiaketa Iruñeko CTL- Irudi eta Soinu Eskolak antolatu du, Nafarroako Filmotekarekin lankidetzan.
Aurkeztutako 102 obretatik 30 ikus-entzunezko pieza pasa dira amaierako fasera. Ikus-esperimentaziozko lanak Europa osoko herrialdeetatik bidaliak izan dira Internet bidez. Herrialdeka, ordezkari-kopuru handiena duten lanak Espainiari (82), Frantziari (4), Bosnia-Herzegovinari (3) eta Poloniari (3) dagozkie. Autonomia erkidegoka, berriz, izena eman duten bideo-sormen kopururik handiena Nafarroari (29), Kataluniari (20), Madrili (8), Euskadiri (6) eta Andaluziari (5) dagozkie. Lehiaketa honetan parte hartuko dutenak zaletuak nahiz Europako irudi- eta soinu-eskola, unibertsitate, diseinu-zentro eta zinema-eskoletako ikasleak dira eta, baita, errealizazioko eta zuzendaritzako profesionalak dira. Lehiaketa honek, 2015ean bere bigarren edizioa ospatuko duenak, bideo-sormenak eta ikus-esperimentaziozko lanak bideo formatuan ezagutzera eramatea eta horiek egiten laguntzea du xede.
“CTL 59 segundos” lehiaketako epaimahaiak hautatutako 30 lanen artean hiru sari banatuko ditu: “CTL 59 segundos” ikus-entzunezko sormen-lanik onenaren saria (diplomaz eta 1.000 euroz hornitua), Epaimahaiak Nafarroako errealizadore onenari egindako Aipamen Berezia (diploma) eta Epaimahaiak lan esperimentalik onenari egindako Aipamen Berezia (diploma).
On-line lehiaketa hau Iruñean sortu zen 2013an bideo-sormenetatik abiatuz asmo artistikoa zabaltzeko xedearekin. “Asmo artistikotzat” komunikatibo edo informatibo soila ez den asmo guztia ulertuz, hau da, eduki esperimentala, formala, poetikoa edo filosofikoa gehitzen duena; eta Europako egileen artean lankidetza artistikoko harremanak bultzatzeko eta finkatzeko konpromisoarekin.