XXI. mendeko Bukarest hirian, gauez emakume eder batekin ateratzea finantza-inbertsio arriskutsua da. Ovidiuk, institutuko irakasle xumeak, ez du hori egiteko ahalbiderik, baina egin beharra du, modeloa izan nahi duen sirenatxoarekin oso maiteminduta dagoelako. Irakasle baten ordainsari eskas bat baino irabazi-iturri sendoago baten bila, Ovidiu alegiazko munduan murgilduko da: eskaleen mafian.
Filantropica filmak, komediaren mozorropean, Errumaniako herritarren egoera ekonomiko zaila erakusten du, bereziki Bukarestekoena. Nae Caranfil zuzendariak zinema beltzaren eta komedia garratzaren arteko pelikula egingo du, non batek barre baino gehiago irri egingo duen, eta kritika soziala ezkutatuko da helburu berekoiak eta pertsonalak motibatzen dituzten pertsonaien atzean, pobrezia eta premia gailentzen den bitartean.
Publikoaren Saria izan zuen Würzburg eta Parisko Jaialdietan, Epaimahaiaren Sari Berezia Wiesbaden-en eta Epaimahai Gaztearen Saria Mons Love Films-ean.