Komunismotik kapitalismorako errumaniar odisearen inguruko umorezko entsegua, Errumaniako ikur karismatikoenaren ikuspegitik ikusita: Dacia, auto soil eta diskretua, baina Errumaniako gizartearen isla.
Pelikulan, Errumaniako gizarteak 60ko hamarkadaren erdialdetik aurrera izandako aldaketak jorratzen dira; hain zuzen ere, Dacia, errumaniarren SEAT 600a, Ceausescu diktadorearen Errumaniako lehen urteetako optimismo sozialistaren ikurra izango da. Ondoren, diktadura eta pobrezia eta beste behin Dacia protagonista izango dira, oraingoan Valentziako futbolari ohia izandako Miodrag Belodedic-ek erabiliko du zapalketatik eta gogaitasunetik Belgradera ihes egiteko, erregimenaren zorigaiztoko azken fasean. Ceausescutarren iraultzaren eta fusilamenduaren berri emango digu, helikopteroan gaizki irtendako ihesa eta kolore beltzeko Dacia 1300 autoan egindakoa, herritarren haserretik tiranoak ihes egiteko erabilitakoa, baina alferrik. Historiak aurrera jarraitzen du, eta Daciak ere bai, demokraziarako trantsizio zailaren larritasun eta estutasunetan barneratzeko. Komunismoa erori da, eta Daciak atzerrira bidaiak egiteko balio du, beharbada bidaia ez hain arriskutsuak, baina gutxitan errazagoak.
Nafarroako Julio Soto zinemagileak beste zuzendari batekin batera zuzendu du, eta hainbat sari eskuratu ditu zine-jaialdi ezberdinetan; esate baterako, Documenta Madril jaialdian edo Mexikoko Zinema Dokumentalaren Jaialdian.