Blue Lips filmeko protagonistak nahasita utzi dituen mantra bat bezalakoa da ohikeria. Zurrumurru horren azpian, ahots bat entzuten dute, eta hori erabat ondo ez dagoela esaten die ahotsak. Haiek, ordea, ez diote aspalditik kasurik egiten marmar deseroso horri, eta garrantzi gehiago eman gabe bizitzen jarraitzen dute. Harrigarria badirudi ere, San Fermin zalapartatsuetan guztiek aurkituko dute hausnarketarako eta pizkunderako txokoa. Han honako hauek elkartuko dira: Oliver (Avi Rothman, AEB), etorkizuna aldatuko dion erabakia hartu behar duena; Malena (Malena Sánchez, Argentina), mundura irekitzen hasi dena; Guido (Dudu Azevedo, Brasil), erakarpenaren muina; Vittorio (Simone Càstano, Italia), familian izandako tragedia gainditzeko gai ez dena; Sagrario (Mariana Cordero, Espainia), iraganak harrapatua; eta Kalani (Keona Cross, AEB), askatasunaren eta esperientzia berrien bila dabilena.
Blue lips pelikulan, munduko leku ezberdinetako sei pertsonaien historia kontatzen da. Arrazoi ezberdinak medio, guztiak San Ferminetara joan eta han elkartuko dira. Horietako bakoitza zuzendari ezberdin batek zuzendu zuen, eta Iruñean beste batekin batera zuzendu zituen pertsonaiak elkartzen diren eszenak.
Saioa osatzeko, making off (nola egin zen) emango da, eta eszena ezezagunak ikus ahal izango dira.