Sarasate, Serenata española bezala ere ezaguna, Espainiako Pablo Martín Melitón Sarasate y Navascués biolin-jotzaile eta konpositore ospetsuaren bizitzaren egokitzapen zinematografikoa da. Gidoiak Italiako Adelina Patti (Margarita Carosiok antzeztua) abeslariarekin izandako idilioa eta zenbait errezitaldi aurkezten dizkigu. Italian estreinatzerakoan, Dibaren protagonismoa lehenetsi zen, pelikularen publizitate-karteletan Angeli sulla terra edo Gli amori di Adelina Patti izenburuak agertzen baitziren (Angeles en la tierra/Los amores de Adelina Patti).
Richard Buschek zuzendu zuen 1941. urtean, eta Alfredo Mayo izan zen protagonista. Iruñeko Pablo Sarasate musikariaren bizitzan oinarritutako fikziozko pelikula bakarra da. Halaber, ia bakarra da Filmotekan emango den kopia, bilduma partikular batekoa; beraz, aukera bikaina izango dugu filma ikusteko. Era horretan, 16mm-ko kopia ezagutzen den kopia oso bakarra da, eta, kontserbatzerakoan hutsune batzuk baditu ere, aparteko balioa duen dokumentua da. Filmotekak beste behin emango du (2011ko urrian programatu zen), orain berreskuratuko baitu Sarasate Live! ekitaldiak direla-eta.