Programazioa
Hurrengo ekitaldiak Proiekzio aretoa Dokumentuak Historikoa

Una ncohe en el teatro / La marca del fuego

Irailaren 2a, asteazkena
20:00

Charlot en el teatro
    Charlot antzokira joaten da, goitik behera etiketaz jantzita. Han egoera xelebreak eta deserosoak gertatuko dira, batzuek edonork ezagutzeko modukoak.
 
La marca del fuego
    Wall Street-eko broker-a den Richard-en emazte Edith-ek dirua gutizietan xahutzen du, eta hori ez zaio senarrari batere gustatzen. Era horretan, Edith ongitzako funtseko dirua burtsan bere kontura inbertitzera iritsiko da, eta emaitza oso txarrak lortuko ditu. Diru hori itzultze aldera, mailegua eskatzera joango da zalantzazko etikako ekialdetar bati.
 
    El nacimiento de una nación 1915. urtean estreinatu eta handik hilabete batzuetara, Cecil B. De Millek La marca del fuego aurkeztuko du, arrakasta handia lortuko duena. De Millek egitura narratibo eraginkorra finkatu nahi zuen kontakizunak jarraipena eta bilakaera izateko, eta, modu horretan, beharrezko baliabideak erabiltzen zituen adierazkortasun handiagoa lortu eta pelikulari oro har zentzua emateko. Esaten da De Mille arrakastaren formula berriaren aita dela; hots, historia iradokitzailea sartzen du esparru historiko egokian. La marca del fuego lanari dagokionez, melodrama bat kontatzen da, eta intentsitatez beteta dago, gezur, maitasun, gorroto edota erotismo apur bat barne, protagonistak senarrarekiko nolabaiteko desira edo desleialtasun-erakarpena sentitzen duen aldetik, eta jakin-min hori (desleiala izango den edo ez) mantendu egiten da. Hori guztia Amerikako gizarte-maila altuan garatzen da, burtsak erabat gora egiten zuen garaian.

 
Zuzeneko musika-akonpainamenduaren ardura:  Josetxo Fernández de Ortega
Charlot en el teatro
(A Night in the Show, AEB, 1915)
 
Zuzendaritza eta gidoia: Charles Chaplin
Argazkia: Harry Ensign, Roland Totheroh (Z/B)
Antzezleak: Charles Chaplin, Edna Purviance, Charlotte Mineau, Dee Lampton, Leo White, Wesley Ruggles, John Rand. 
 
Hizkuntza: Titulu-artekoak gazteleraz
Iraupena: 18 min.
 
La marca del fuego
(The Cheat, AEB, 1915)
 
Zuzendaritza: Cecil B. De Mille
Gidoia: Hector Turnbull, Jeanie Macpherson
Argazkia: Alvin Wyckoff (Z/B)
Antzezleak: Fannie Ward, Sesue Hayakawa, Jack Dean, James Neill, Yutaka Abe, Dana Ong, Hazel Childers.
 
Hizkuntza: Titulu-artekoak gazteleraz
Iraupena: 59 min.

Sarrera: 3 €

10 Emanaldirako abonoa: 20 €

Volver
Abonuak erosi

Geure cookie eta bitartekoenak erabiltzen ditugu helburu hauetarako:

Oinarrizko funtzioak aktibatuz web orri erabilgarria egiten laguntzen dute. Web orriak ezin du behar bezala funtzionatu cookie hauek erabili gabe.

Web orriari aukera ematen diote orriaren portaera edo itxura aldatzen duen informazioa gogoratzeko, hala nola, gogoko hizkuntza edo zu zauden eskualdea.

Informazioa modu anonimoan bilduz eta emanez, web orrien jabeei laguntzen diete ulertzen nola elkarreragiten duten bisitariek webguneekin.

Web orrietan bisitariak arakatzeko erabiltzen dira. Banakako erabiltzailearentzako iragarki garrantzitsu eta erakargarriak erakustea da asmoa.

Zure ekipoan instalatzen diren cookieak konfiguratzeko, hautatu ala desautatu cookien aukerak, eta, ondoren, sakatu "Gorde hobespenak" botoia.
"Cookie guztiak onartu" botoian klik egitean, onartu cookie guztiak instalatzea.
Halaber, "cookieak errefusatu" botoiaren bidez, ukatu egiten du horien guztien erabilera.
Klikatu hemen gure Cookie Politikari buruzko informazio gehiago lortzeko.