Murder Psalm (AEB, 1980)
Iraupena : 16 min. Koloretan
“Found footage” teknika erabiltzen duen filma; bertan, Dovstoieski-ren oihartzunak, albisteenak eta masen kulturako beste hainbat ikonorenak entzuten dira, indarkeriaren bulkaden adierazpen abstrakturako.
The Dante Quartet (AEB, 1987)
Iraupena: 6 min. Koloretan
Danteren “Komedia jainkotiarraren” ikusizko adierazpen pertsonala, lau ataletan banatuta. Sei urtetan zehar eskuz margotutako filma.
Autumnal (AEB, 1993)
Iraupena: 6 min. Koloretan
Eskuz margotutako fotogramez eta kolore monokromatikokozko film birjinen zerrendez egindako filma, argia zuzenean iragazten dutenak eta muntaian sartzen direnak udazkenaren eta zeruaren kolore-barietatea gogorarazteko.
(…) or Ellipses n. 3 (AEB, 1998)
Iraupena: 15 min. Koloretan
“Ellipsis” serieko hirugarren filma; bertan, testura, gainazal eta irudi erreal desberdinen bidez ikusleari jolas bat planteatzen zaio ikusten denaren eta ikusten ez denaren eta argiaren eta iluntasunaren artean.
Lovesong (EEUU, 2001)
Iraupena: 11 min. Koloretan
Formen eta koloreen segida, mugimenduaren sentsazioa ematen dutenak; horien bitartez, sexuaren esperientzia irudikatu nahi da, gure buruetan sortzen den moduan. Eskuz margotutako filma.