Taipei, 2009. Huang Tian-Kuo gaztea gurasoen jatetxean prestatutako janaria banatzen aritzen da. Horrela, Lin Yang-Yang ezagutuko du, Hsiao-Peng ahizpa zaharrenaren igeriketa-karrerari bizitza eskaintzen dion kaleko artista. Biak gorrak dira. Ama hil eta gero, aita Afrikan kristau misiolari dagoela, bi ahizpak ahal duten moduan atera behar izan dute bizimodua. Yang-Yang-ekin zeinuen hizkuntzaren bidez komunikatuko da Tian-Kuo, eta, azkenean, hitzordu batera gonbidatzea lortuko du. Beranduago, ordea, ahizparekin istripua izan ondoren, Yang-Yang-ek harreman hasiberria utzi egingo du. Tian-Kuok, hala ere, ez du erraz etsiko.
Taiwango zinema berriaren eredua. Herrialdeko eta estreinatu den lekuetako publikoa bereganatu du, apaltasunarengatik eta hirukote protagonisten sinpatiarengatik (bi ahizpa gorrak eta mutila). Soinu banda eta goxotasun-giro orokorra medio oso ondo hartuak izan ziren pantailan indarkeria fisikoaren eszena gehiego ikusten diren herrialdean.
Aktore nagusiak saria jaso zuen Taipei Film Awards-ean, eta filmak publikoaren saria eskuratu du Osaka Asian Film Festival Jaialdian.