7 Days in Heaven pelikula emakume batek (Mei) aitaren heriotzaren eta hiletaren aurrean duen esperientzian oinarritzen da. Mei erabat hirikoa da, eta, jaioterrira itzultzean, berak eta anaiak ezkutuzko errituetan eta hileta-ohitura ezberdinetan hartu beharko dute parte. Haren frustrazioak askotan etengo dituzte benetako galera-sentimenduek.
Wang Yu-Lin eta Essay Liu (gidoia izenburu bereko prosa-liburuan oinarrituta idatzi zuen) zuzendariek heriotzaren eta minaren inguruko ikuspegi ausarta duen pelikula egin zuten. Emozio aldetik konplexua eta maiz ironikoa da. Pelikulan, lagun maite baten heriotzarekin loturiko emozioen espektro nahasia eta gaur egungo heriotzaren nahierak lantzen dira, umore-ukituarekin eta, aldi berean umore zuzen eta egiatiarekin. Filmak Taiwan herriko antzinako ohitura batzuetara eramango gaitu.
Moldatutako Gidoi Onenaren Saria eta aktore-zerrendako Aktore Onenaren Saria eskuratu zituen Taiwan-go Golden Horse Awards-ean. Taipei Film Festival Jaialdian, berriz, Gidoi Onenaren eta aktore-zerrendako Aktore Onenaren Sariak lortu zituen.