Duela hirurogeita hamar urte baino gehiago, gure lurraldeko (Argentina) gizon, langile eta adopziozko seme bat Luis Piedra Buena Komandantean ekintza gogoangarri bat egiten hasi zen; hots, garai hartarako eta Historiarako gertaera berdingabea dena eta beste behin gure aitzindarien giza kalitatea berresten duena. Hitza, adorea, gizontasuna, indar fisikoa eta espirituala beharrezko baldintzak izan zituen Guillermo Isidoro Larregui jaunak Piedra Buenatik Buenos Aires hirira bitarteko ibilbidea (guztira egindako lautatik lehena) oinez eta ehun kilotik gorako eskorga bultzatuaz egiteko.
Historiaren protagonista, Guillermo Isidoro Larregui, Iruñean jaio zen 1885. urtean, eta Patagonia Hegoaldera iritsi zen 1919an petrolio-langile gisa lan egiteko. Piedra Buenan bizi zela, 1935. urtean, berrogeita hamar urterekin, lagunekin eztabaidan ari zela, "iparramerikarrak gainditzeko errekorra" egiteko erronka onartu zuen (garai hartan oso modan zeuden amerikarrak); era horretan, eskorga bat pultsuan eraman behar zuen hiru mila kilometrotik gorako ibilbidean Hiriburu Federaleraino.
“Road movie”-aren protagonista bere helburu, eragozpen, zalantza eta erantzunen bila dabil, eta erronkari aurre egin, erronka onartu eta gainditu behar dela erakutsi nahi du, euskalduna bezala, krisiak muturrekoa dirudien arren. Beharbada, argentinarren metafora. Gure kamerak bakardadea, borroka eta ahalegina deskribatuko ditu Patagoniako paisaiaren mugagabetasun eta edertasunean, baina batik bat giza baldintzatik oso gertu egongo da, eta borrokarako adore-balioak gordeko ditu, proposaturikoa betetzeko eskuzabaltasuna eta beharrezko saiakeraren aurreko gizontasuna.