Estherren nagusia Merino izan da hamar urtez, eta, hura hil ondoren, beste nagusi bat du orain, Reyes, emakume erakargarria eta handinahia, edozer egiteko prest dagoena helburuak lortze aldera. Reyesek, ordea, gorde beharreko zerbait du: Ayurbek hil baino lehen jakin zuen maula, erruztatzeko agiriak baitaude. Dokumentazioa ezingo du aurkitu, eta, Estherrek gordeta duela sinistuta, zuzendaritzak paretik kendu nahiko du laneko jazarpen gogor baten bidez.
Stockholm hiriko Unibertsitateko Heinz Leymann irakaslea izan zen Mobbing-a definitzen lehena: "Pertsona batek lantokian langile batekin edo langile batzuekin muturreko indarkeria psikologikoa gauzatzea sistematikoki eta etengabe denbora luze batez, biktimaren edo biktimen komunikazio-sareak suntsitzeko, haren edo haien izenak edo ospea hankaz gora jartzeko, haren edo haien lana eteteko eta, azkenik, pertsona edo pertsona horiek lantokia uztea lortzeko asmoarekin".
Pelikulak laneko bizitzako leku arruntetara gerturatuko gaitu, langileen arteko harremanen alde ilunena erakustearekin batera.