500 urteko historian, Chatsworth biztanle goren batzuen etxea izan da, tartean, Devonshireko bosgarren dukearena, haren emazte Lady Georgiana Spencer-ena eta Lady Elizabeth Foster-ena (denak batera bizi ziren ménage à trois eroso batean). Eduardo VII. garaian, Louisa dukesaren koinatak, Consuelo Yznaga del Vallek, hasiera eman zion Amerikako oinordezko gazteak britainiar aristokrazian sartzeko tradizioari, eta horietako asko britainiar nobleekin ezkondu ziren.
Billy Cavendish Devonshireko hamargarren dukearen oinordekoa zen, eta Kathleen Kennedyrekin ezkondu zen, Estatu Batuetako lehendakaria (John F. Kennedy) izango zenaren arrebarekin. Ezkontza laburra izan zen, Billy Munduko Bigarren Gerrako borrokan hil baitzen, ezkondu eta handik lau hilabetera. Lau urte beranduago, Kathleen aire istripuan hil zen, eta Chatsworth-en lurperatu zuten.
Emanaldia amaitzean, David Rivera Gámez eta Gabriel Insausti irakasleen arteko solasaldia izango da.