Dokumentalean munduko etxe ospetsuenetarikoaren benetako historia kontatzen da, Ingalaterrako Highclere gazteluarena. Gaztelua ospetsua da oso ezaguna den telebista-seriearen kokapenaren atze-oihala izateagatik: Downton Abbey seriearena.
Mendeetan zehar, Carnavon familia aristokrataren etxea izan da. Egungo Lord Carnavon-en aurreko batek Howard Carter-i finantzatu zizkion espedizio arkeologiko batzuk, eta horietan, azkenean, Tutankamon-en hilobia aurkitu zuten. Hormen barruko ezkutuko konpartimentuetan gordeta zeuden Egiptoko ehunka erlikia; sotoan, berriz, hilobiaren edukien erreplikak daude: Egiptoko historiaren zati bat, ingeles landazabalaren sakontasunetara eramana.
Highclere-ren historia entzutetsua ikertzen da. Askotan egia fikzioa baino arraroagoa izan daiteke. Downton Abbey serieko eszena asko Highclere-ren iraganeko benetako gertaeretan oinarritzen dira. Telebistako homologoaren antzera, gaztelua, esate baterako, Lehen Mundu Gerran garrantzi handiko ospitale militarra izan zen. Ospitalea, ebakuntza-gela eta guzti, Lady Almina aberatsaren (Carnavon familiako bosgarren kondesa) ekimenez sortu zen; horrela, bizitza aristokratiko erosoko ohiturak utzi zituen batailatik iritsitako ofizial zaurituak zaintzeko.
Emanaldia amaitzean, Juan Calatrava eta Joaquín Lorda irakasleen arteko solasaldia izango da.