Bordeleko La Bourse du Travail, Herriko etxea deitzen dioten sindikatu-egoitza, badirudi lo dagoela, denek ahaztua. Baina, eraikinaren erdigunean, militanteek sindikatu-borrokari nola eutsi diezaioketen galdetzen dute.
Udalak eraikina berritzeko asmoa du. Fatxada berrituko du iraganeko ospea emateko, eta berritzea bultzatu dutenak gustura daude hiriko ondarea defendatzeko lana egin dutelako.
Berritze-lanak, baina zertarako? Sindikatukoen (eraikinaren emakidunen) lan-baldintzen alde egiteko edo beira-arasaren atzean ikusi nahiago zuten langileriaren (iraganean utzia) historia kontatuko duen museo bilakatzeko?
Artista-taldea zuhurki sartuko da Bourse du Travail eraikinaren hormetan zehar, lehengo ikuskizun-aretoa hartzeko asmoarekin. Aldamio, barne-eztabaida, kontzertu eta emanaldien artean eta, beranduegi izan baino lehen, aukera berrien ametsari tinko helduko diote.
Aurkezleak: Isabelle Solas (zuzendaria) eta Simon Blondeau (Cinéma L’Atalante, Baiona, Frantzia).