The Last Voyage of Eva Jocelyn
2013ko azaroaren 8an, Yolanda tifoiak –nazioartean Haiyan bezala ezagutzen zenak– Filipinak suntsitu zituen, eta 6.000 lagunetik gora hil ziren; erabateko hondamena izan zen. Eva Jocelyn, 3.000 tonako zamaontzia, lurretik ehun metro azpira hondoa jota geratu zen, Tacloban hiriko 68. barrutian. Ibilbidean, dozena bat etxe suntsitu zituen itsasontziak, eta hainbat lagun hil ziren. Baina, handik denbora gutxira, bizitza berpiztu zen inguruan. Bizilagun askok itsasontziko dena lapurtu eta materialarekin etxeak berreraikitzen hasi ziren. Ontzia babestu eta itsasora eraman nahian, itsasontziaren nagusiak marinel batzuk itzularazi zituen. Horrela, Marvin eta Ranilo, jatorriko tripulazioko kideak, eta Wely, segurtasuneko zaindaria, barruan biziko dira, dike lehorrean hondoa jota. Eta denbora bertan igaroko dute zamaontzia atoian eramateko, hondotik ateratzeko edo desegiteko agindu berrien zain.
Handik bederatzi hilabetera, Eva Jocelyn, marinelak eta Barangay 68ko bizilagunak elkartuta daude harreman sinbiotiko korapilatsuan. Arratsaldero, Marvinek itsasontzian oraindik badabilen makina bakarra abian jarriko du; hau da, motor lagungarria. Eta zilbor-hestea izango balitz bezala, itsasontzitik erortzen den kablearekin ehun bat etxe konektatuko dira sorgailu horretara.
AntiBasque Film
Argik, Gernikako bonbardaketako biktima baten ondorengoak, haluzinazioa izango du Berlin ekialdeko hotel batean: gelan harri-euria jasango du, bonbardaketaren beraren alegoria, eta konorterik gabe geratuko da. Ametsaren barruan amets horretatik esnatzean, ez du bere burua ezagutuko, ez eta oroitzapenak gogoratuko. “Badakit zerbait izugarria gertatu dela, baina ez dakit zer” adierazten digu bere off ahotsak.
AntiBasque Film Karlos Alastrueyren proiektu filmiko berriena da. Dokumental, zinema esperimental eta fikzioaren arteko formatu hibridoa egingo du.
AntiBasque Film lanean egun zehaztugabe eta desitxuratua den memoria berreskuratu nahi da. Jorge Oteizaren hitzetan, “gure iraganaren inguruan oso gutxi jakitearen funtsezko arrazoia da hori aztertzeko prestatuta ez egotea".