Zikloaren inaugurazio-saioa irekitzeko, José Val del Omar zinemagile ameslari eta asmatzailearen eta Espainiako zinematografiaren irudi aipagarrienetakoaren lan bat proiektatuko da. Fuego en Castilla Tríptico elemental de España lan amaitugabearen atala da. Saioa osatzen duen beste zinemagile bat Gabriel Blanco arkitektoa da, animatzaile moduan ezagunagoa dena baina dokumental honetan espainiar baten igande bateko eginkizunak erakusten dizkiguna, hiriko periferian; diziplina askotako Benet Rossell eta Antoni Miralda artistek ikonografia belikotik ibilbidea proposatzen dute; eta José Luis Guerinek, Los motivos de Berta (1983) film luzearekin debuta egin ondoren, pieza labur hau egin zuen gaur egun entsegu-zinema deitzen duten horren ukituekin. Saioa ixteko, Virginia García del Pinoren dokumentala heriotzarekin, zikinkeriarekin eta sexuarekin lotutako lanbideak dituztenen lan-identitateari buruz.
Sarrera doakoa da. Gonbidapena leihatilan jaso behar da (aretoa bete arte).
Ekainaren 21a, asteartea, 20:00etan.
Esperimentu bizidunak. Erritmoak, argia eta kolorea
Ekainaren 22a, asteazkena, 20:00etan.
Arrebatado