Dallas Buyers Club Ron Woodroof-en bizitzaren benetako historian oinarritzen da. Ron toxikomanoa eta homofoboa da, emakumeak maite dituena. 1986. urtean, GIB diagnostikatu zioten gorputz osoan, eta hogeita hamar eguneko bizitza eman zioten. Protagonista AZT izeneko botika hartzen hasi zen, AEBetan har daitekeen legezko droga bakarra, eta hiltzeko zorian utzi zuen. Bizirik ateratzeko, desintoxikatzen hasi zen, birusaren aurka mundu osoan zeuden botikak hartuaz, baina AEBetan legezkoak ez zirenak. HIESA zuten beste gaixoak ere botika horien bila hasi ziren, ospitaleak, doktoreak eta AZT alde batera utzita. Eva Saks doktorearen eta Rayon izeneko beste gaixo baten laguntzarekin, Ron-ek Dallas Buyers Club sortu zuen, hiriaren inguruan sortutako dozenen eta dozenen artean lehena, eta kideei ordezko botika horiek ordaintzeko aukera ematen zieten. Klubak gehitzen joan ziren kopuru eta bezero aldetik, eta FDA eta konpainia farmazeutikoen arreta piztu zuten; horrela, azken horiek Ron-en kontrako kanpaina egin zuten.
Matthew M. Conaughey-k Oscarra, Urrezko Globoa, Crtics Choice Award, NY-eko kritikarien Saria, Independent Spirit Award eta aktore nagusi onenaren Satellite Spirit Award eskuratu zituen; Jared Leto-k, berriz, sari berberak bigarren aktore gisa egindako lanaren truke.
Herritartasunaren, Aseguramenduaren eta Bermeen Zerbitzua
Servicio de Ciudadanía Sanitaria Aseguramiento y Garantías