Vicente Ferrer (Espainia, 2013)
Filmak Vicente Ferrer-ek Anantapur-eko basamortuko paisaia idorra emankor bihurtzeko eta dálits kasta eskubide osoko hiritar bihurtzeko, betidanik ukigaitzat hartu izan diren herrialdean, egindako lan ikaragarria kontatzen du.
Pobreziara, ezjakintasunera edo gaixotasunera kondenatutako milioika pertsonen patua alda al daiteke?
Vicente Ferrer galdera horiei erantzuten saiatzen da bizitza eta Vicente Ferrer-en obra soziala jorratuz; dálits kastari –“ukiezinak” ere deituak– duintasuna itzuli zien gizona eta hiletsitako lurra paisaia oparo eta emankor bihurtu zuena.
Filma jesuita katalanaren azken hogeita hamar urtetan oinarritzen da lehenik eta behin garaiezin ziruditen arerioen aurkako borroka kontatzeko. Istorioa 1969an, Indiara itzuli zen unean, hasten da, Espainian derrigortutako erbestealdia egin ondoren; izan ere Espainiara kanporatu zuten agintzen zuten sektoreengan haserrea eragin ondoren, harengan euren interesentzako mehatxua ikusten baitzuten.
Vicente Ferrer Fundazioarekin lankidetzan antolatutako saioa