Programazioa
Hurrengo ekitaldiak Proiekzio aretoa Dokumentuak Historikoa

Tierra madre / Llámame Marianna

Otsailaren 26a, ostirala
20:00

Tierra madre (Matka Ziemia, 2015)
 
Zuzendaritza eta gidoia: Piotr Złotorowicz
Argazkiak: Nicolás Villegas Hernández
Musika: Stefan Gąsieniec
Interpreteak: Dariusz Przybył (Maciek), Mirosław Baka (Macieken aita).
 
Hizkuntza: jatorrizko bertsioa polonieraz eta azpitituluak gaztelaniaz.
Iraupena: 30 min.
 
    Drama psikologikoa, mistizismo osagaiekin, landa-inguruko Poloniako mitologian errotuta. Macieken aitak semea harakina izatea nahi du, familiaren tradizioari jarraituz. Baina mutilaren muturreko sentikortasunaren eraginez, izaki bizidun guztien sufrimendua jasanezina zaio. Hori dela eta, nahiago du sagasti zaharra zaintzea, amaren oroitzapen bakarra da eta. Han aurkitzen du naturaz gaindiko dohaina.
     Locarno IFF–Epaimahai Gaztearen Aipamen Berezia. Gijón IFF–Saria zuzendaririk onenari, aktorerik onenari, zuzendaritza artistikorik onenari (film laburren lehiaketa). Saloniki Thess International Short Film Festival-Cinematic Achievement Award. Braga Minho International Film Festival-ohorezko eipamena, Ikasleen Epaimahaiaren saria, saria film laburrik onenari.
 
 
Llámame Marianna (Mów mi Marianna, 2015)
 
Zuzendaritza eta gidoia: Karolina Bielawska
Argazkiak: Kacper Czubak (C)
Musika: Antony and The Johnsons, Natalia Fiedorczuk
Interpreteak: Jowita Budnik, Mariusz Bonaszewski
 
Hizkuntza: jatorrizko bertsioa polonieraz eta azpitituluak gaztelaniaz.
Iraupena: 74 min.
 
    Mariannak, 43 urtekoak, sexua aldatzea erabakitzen du, eta Poloniako legeriaren arabera egiteko, gurasoak epaiketara eraman behar ditu. Askatasunaren eta amestutako feminitatearen prezioa oso handia da: handik gutxira, bizitza berriaren atarian, emakumeak isuri bat du. Filmak emakumearen historia kontatzen du, bi plano elkar gurutzatuz: aktoreak Maniannaren bizitza dramatizatzeko egiten dituzten entseguak Mariannaren laguntzaz, eta dokumentala, bizitzak berak idazten duen gidoiarekin.
    Cracow Film Festival: Urrezko Adarra dokumentalik onenari. Locarno IFF: "Zonta Club" saria. Lisboa IFF "Queer Lisboa": saria dokumentalik onenari. San Petersburgo Festival de Cortometrajes Documentales y de Animación: Grand Prix

Sarrera: 3 €

Volver
Abonuak erosi Ziklo honetako programazio gehiago

Otsailaren 5a, ostirala, 20:00
Coraje

Otsailaren 12a, ostirala, 20:00
Casa del ángel poderoso

Otsailaren 19a, ostirala, 20:00
En cuerpo y alma

Geure cookie eta bitartekoenak erabiltzen ditugu helburu hauetarako:

Oinarrizko funtzioak aktibatuz web orri erabilgarria egiten laguntzen dute. Web orriak ezin du behar bezala funtzionatu cookie hauek erabili gabe.

Web orriari aukera ematen diote orriaren portaera edo itxura aldatzen duen informazioa gogoratzeko, hala nola, gogoko hizkuntza edo zu zauden eskualdea.

Informazioa modu anonimoan bilduz eta emanez, web orrien jabeei laguntzen diete ulertzen nola elkarreragiten duten bisitariek webguneekin.

Web orrietan bisitariak arakatzeko erabiltzen dira. Banakako erabiltzailearentzako iragarki garrantzitsu eta erakargarriak erakustea da asmoa.

Zure ekipoan instalatzen diren cookieak konfiguratzeko, hautatu ala desautatu cookien aukerak, eta, ondoren, sakatu "Gorde hobespenak" botoia.
"Cookie guztiak onartu" botoian klik egitean, onartu cookie guztiak instalatzea.
Halaber, "cookieak errefusatu" botoiaren bidez, ukatu egiten du horien guztien erabilera.
Klikatu hemen gure Cookie Politikari buruzko informazio gehiago lortzeko.