Filmean, Vicente Ferrerrek Anantapurreko basamortu-paisaia lurzoru emankor eta dalits kastakoak eskubide osoko herritar bihurtzeko egindako borroka ikaragarria kontatzen zaigu. Izan ere, azken horiek, herrialde horretan ukiezintzat hartu zituzten beti.
Txirotasunera, ezjakintasunera edo gaixotasunera kondenatutako milioika pertsonaren patua alda daiteke?
Vicente Ferrer lana galdera horiei erantzuten ahalegintzen da, Vicente Ferrerren bizitza eta gizarte-lana jorratuz. Gizon horrek duintasuna itzuli zien dalits kastakoei, ukiezin ere deituei, eta lur jotako lurra paisaia emankor eta ekoizkor bihurtu zuen.
Filmean jesuita katalanaren bizitzako azken hogeita hamar urteak kontatzen dira. Printzipioz garaiezinak diruditen etsaien kontra izandako borroka ikus dezakegu. Istorioa Indiara 1969an itzuli zenean hasten da, Espainian izandako erbestaldi behartuaren ostean. Ferrer Espainiara kanporatu zuten agintean zeuden sektoreek, haien interesetarako benetako arriskua zuela uste baitzuten.
Saio hau Vicente Ferrer Fundazioarekin, Iruñako Irakurketa Errazaren Klubarekin eta Calícratesekin lankidetzan antolatu da.