Nafarroa osatzen dute paisaiek, herriek, historiak, baina, batez ere, herritarrek eta haien bizipenek. Bazter bakoitza desberdina da pertsona bakoitzarentzat. Leku horretan bizitako esperientziaren araberakoa da.
“Navarra. Rincones con memoria” lanean, hogeita zazpi pertsonak leku bakar batzuei lotutako oroitzapenak kontatzen dizkigute. Guztien artean, Nafarroako mapa emozionala eratzen dute, oroitzapenez eta bizi-sentsazioez betetako bazterrekin.