Zintan naturarekin lotura duten pertsonen lekukotza jasotzen da; hain zuzen ere, haien bihotza irekitzen dute Ama Lurrak gordetzen duen jakituria gizateriari helarazteko. Dokumentalaren bidez, jakintza jakintsu horiek transmititu nahi dira, ikuslea Lurraren Seme izateak esan nahi duenaren inguruan kontzientziatzeko.
Gaur egungo gizarteak bultzaturiko materialismoak eta estresak kontzientziaren bila joaten galarazten digute, naturatik urrunduaz. Naturari bizkarra emanda bizi gara, goseki ustiatzen ari garela ohartu gabe.
Gure planeta bizitza-iturria da, eta, beraz, zaindu egin behar da. Egun inoiz baino gehiago, Lurraren oihua sentitu behar dugu; izan ere, hainbeste zarata eta presa artean, ia inoiz ez dugu entzuten.
Goya Saria film labur dokumental Onenarentzat.
Saioan pelikularen egileak izango dira.