Navarra Tierra de Cine 2015 Lehiaketako film laburrak
Adiós
Zuzendaritza: Luis Miguel Elizondo
Argazkia: Jesús Lara
Antzezleak: Erica González, Irene Olmos.
Kokapena: Urdax
Bi lagun beren jaioterrira itzuliko dira haietako bat betirako agurtzeko. Bidaian, lehengo etxeko zerbaitekin atsekabetu eta bereiztu egingo dira. Bizitzaren eta heriotzaren arteko lerroa oso estua da hemen.
Aniversario
Zuzendaritza: Rubén Rosas
Argazkia: Peru Galbete
Antzezleak: Paula de Castro, Fermín Sanlés
Kokapena: Puente la Reina/Garés
César emaztearen herrira doa haren urtemugan. Errepide nazionalean gidatzen doala, auto-stop egiten ari den neska gazte bat gurutzatuko da haren bidean.
5 meses, 5 horas y 5 segundos
Zuzendaritza: Íñigo Floristán
Antzezleak: Jorge Pamiés, Andrea Molina
Kokapena: Azagra
Desamodioa gainditzea inoiz ez da erraza izan, etapak atzetik etorri behar dira beste batzuk hasteko.
Reconciliación
Zuzendaritza: Martín Barandalla
Argazkia: Manu Álvarez
Antzezleak: Virginia Agudo, Aingeru Larrayoz, Mª José Azcona.
Kokapena: Pamplona/Iruña
Javier Nafarrora itzuliko da urte asko kanpoan izan eta gero, "autoerbesteratua" izan baitzen, hein batean arrazoi familiarrak medio. Edurnek, betiko lagunak, hartuko du eta harekin batera ibiliko da herriarekin hunkitzen eta adiskidetzen duten lekuetan zehar; hala ere, Javierrek amesgaiztoren bat (dibertigarria) izango du oraindik.
Tormenta de verano
Zuzendaritza: Manu Cabrera
Argazkia: Bárbara Domínguez
Antzezleak: Elena González Vallinas, Jonai Rodríguez, Ruboh Fernández
Kokapena: Olite
Bikote bat Olitera joango da asteburua pasatzera. Neskak, ordea, iraganarekin ere hitzordua izango du.
Tú eres tu Camino
Zuzendaritza: Manuel Jiménez Lacasa
Argazkia: Pablo Montero.
Antzezleak: Irene Fernández Palencia, Braulio Moreno
Kokapena: Zangoza
Santiagoko Bideak eta Santiagoko Ordenak harreman historikoa dute Nafarroarekin. Ordenako egungo jaun batek erromesak babesten jarraitzen du, lehen maisua (Nafarroan jatorria zuena) hasi bezala. Gure erromesak inoiz ez zuen imajinatuko magia horren protagonista izango zenik.
Mil kilómetros
Zuzendaritza: José Carralero
Antzezleak: Ana Conca, William Miller
Kokapena: Urdax
Carlosek Santiagoko Bidea egitea erabakiko du inori esan gabe; izan ere, bakarrik egon nahi du, pentsatzeko denbora eduki nahi du eta batez ere Amanda ahaztu nahi du. Carlosek ez daki Amandak Santiagoko Bidea egitea erabaki duela inori esan gabe, bakarrik egoteko, pentsatzeko denbora izateko eta batez ere Carlos ahazteko.
Argazki Onenaren Saria
Cuerda
Zuzendaritza: Borja Lezáun
Antzezleak: Adrián Bravo.
Kokapena: Faltzes
Javier 6 urteko haurra da, eta distantzia luzea bat igaroko du, lekurik desberdinenak zeharkatuaz helburu batekin; hau da, aitonarekin komunikatu ahal izatea.
Epaimahaiaren Sari Berezia
Volver a nacer
Zuzendaritza: Julio Mazarico
Argazkia: Adrián Giménez
Antzezleak: Rubén Martínez, Imanol Reta, Nicolás Diez, Iker Mazarico.
Kokapena: Arguedas
80ko hamarkadan, estatuak esperimentu biologikoak egin zituen Errege Bardeetako desertuan. Legez kontrako praktika haien emaitzak gordetzen dituen laborategi sekretua bada oraindik ere, gaur egun. Iker detektibe bakartia da, Estatuko zerbitzu sekretuentzat lan egiten duena. Bardeetara bidali dute nazioaren interes orokorraren aurka erasotzen duen zerbaiten bila.
Reyno de Navarra Bigarren Saria eta Publikoaren Saria
Algunas aves vuelan solas
Zuzendaritza: Andrea Jaurrieta
Argazkia: Jokin Pascual
Antzezleak: María Rubio, Iván Artiles, Xoel Yáñez.
Kokapena: Viana
Manuel eta Adela ez daude haien ezkontzaren unerik onenean. Las Cañasko aintzirara egindako bidaian Santi ezagutuko dute, txoriak maite dituen gaztea.
Reyno de Navarra Lehen Saria
Film labur bakoitza 10 minutukoa da.