Aurreko urteetan bezala, Nafarroako Filmotekak bat egin du Museoen Nazioarteko Egunarekin (maiatzak 18), eta, Nafarroako Museoen Sarearekin batera, pelikula bat programatu du, instituzio horiek arte-lanak berreskuratzeko, artxibatzeko, katalogatzeko eta erakusteko duten garrantzia azpimarratzearren.
El gran museo dokumentalean beste modu batera erakusten da Vienan Artearen Historiaren Museoko erakusketen atzean gordetzen den lana. Johannes Holzhausen zuzendariak, fikziozko pelikula bat izango balitz bezala, dokumental bat grabatu du elkarrizketarik gabe, off ahotsik gabe eta hondo-musikarik gabe. Bertan, gertutik ikus daiteke artea inguratzen duen dekoratu ezin hobea sortzeko egindako ibilbidea, zuzendariaren lanetik hasi eta museoko garbiketa-zerbitzuko langilearena bitarte. Pelikulan, langile horien eguneroko ohikeria jasotzen da, erakusketak egiterakoan arazoak sortzen dituzten drama txikiak aintzat hartuta; halaber, honako galdera hain garrantzitsuak bezalakoak erantzuteko eta hausnartzeko bidea ematen du: Zer-nolako eginkizuna du arteak nazio baten nortasuna irudikatzean politikaren eta turismoaren barnean?
Caligari Saria Berlingo Zinema Jaialdian.