Meeting Berit Ås elkarrizketa dokumentala da, Berit Ås-en figurari pertsona bezala miresmena eta miresmen intelektuala adieraztea xede duena; horretaz gain, kritika feministaren diskurtsoetan espezializatuta ez dagoen publikoari haren ideiak eta ekarpenak ezagutzera eramatea ere helburu du.
Berit Ås nazioarte-mailan oso ezaguna da kontrola ezabatzeko proposatu zituen teknikengatik (Master Suppression Techniques, 1979). 30 hizkuntza baino gehiagora itzuli da testu hori eta mundu osoko emakumeei aurre egin beharreko menderatze-egoerez jabetzen lagundu die.
FEM Jaialdiko zinema eta ikus-entzunezko sormena zikloko lehen saioa dela eta, dokumental honen proiekzioak formatu desberdina edukiko du. Jesus Palomino zuzendariak filmaren aurkezpena egingo du zatiak hautatuz eta hautatutako zati horien iruzkina eginez; jarraian, publikoarekin elkarrizketa irekia egingo da.
Aurkeztu eta iruzkinak egin: Jesus Palomino jaunak