Dokumental honek Hong Kong hirian (Txina) diaspora filipinarra azaltzen du; bertan, 150.000 emakume baino gehiago etxe-zerbitzuko langileak dira. Igandero, duten egun libre bakarra aprobetxatuz, emakume horiek Hong Kong hiriko finantza- eta merkataritza-guneetara joaten dira euren ohiturak eta tradizioak konpartitzeko. Horrela, gune publiko hori topaketarako eta atseden hartzeko etxeko gune bihurtzen da.
Ellas, filipinas filma Hong Kong hirian filmatu zen emakumeen lekukotzekin eta Filipinetan, haien familia-kideei egindako elkarrizketekin.
Aurkezlea: Marisa Gonzalez