Programazioa
Hurrengo ekitaldiak Proiekzio aretoa Dokumentuak Historikoa

Basamortu tristeak. Robot baten ipuinak / Amour fou

Ekainaren 3a, ostirala
20.00

Basamortu tristeak. Robot baten ipuinak (Tristes déserts. A Robot’s Tale, Austria, 2015)
   Basamortu tristeak – Robot baten ipuinak Stephanie Winter artistaren, August Schram tenorearen eta Austrian Apparel musika elektronikoko bikotearen baterako lanaren emaitza zinematografikoa eta musikala da. Lan hori gauzatzeko, barrokoan nahiz fikzioan inspiratu dira. M. A. Charpertier-en Tristes Déserts lieda moldatzeko ideiatik abiatuz, gizonaren eta makinaren, musika barrokoaren eta soinu elektronikoen arteko mugak lausotzen diren musikal barroko - galaxiartekoa sortu zen. Garai bateko zinemaren magia dakar gogora.

Amour fou (Austria, 2014)
   Hemeretzigarren mendeko Alemaniako aristokrazia hotzaren baitan, Frantziatik etorritako ideia iraultzaileen eraginez bere pribilegioak arriskuan ikustean kezkatuta, Heinrich poeta gazteak bere buruaz beste egitea erabakitzen du eta Marie bere lehengusuari bidaia horretan bidelagun izatea proposatzen dio. Marie lehengusuaren eszeptizismoaren aurrean, proposamena Henriette-ri errepikatzen dio, bere azken nobelarenganako miresmena adierazi dion ama bati. Henriette proposamena onartzeko tentatuta egongo da gaixotasun sendaezin bat duela jakitean.

Atsekabeturiko hogeita hamar urteko gazte honek emakumeetako batek heriotzan bada ere lagun diezaion konbentzitzea lortuko ote du? Bietako zeinekin egingo ote du? “Komedia erromantikoa” bat da, Heinrich von Kleist, O-ko markesa obraren egilearen 1811ko suizidioan libreki inspiratua.
 
   2015eko Austriako zinemako sariak (gidoirik onenarena eta muntaiarik onenarena); 2014ko Bavierako zinemako sariak (zuzendaririk onenarena eta aktorerik onenarena); 2014ko Cannes sarietan, Un certain regard atalean, Jessica Hausner-entzako izendapena; 2015eko nazioarteko elkarte zinemazaleko filmik onena; 2014ko Lisboako eta Estorileko zinemako filmik onena.
Basamortu tristeak. Robot baten ipuinak (Tristes déserts. A Robot’s Tale, Austria, 2015)
 
Zuzendaritza eta gidoia: Stephanie Winter
Musika: August Schram, Austrian Apparel
Interpretatzaileak: Reinhold Kammerer, August Schram.
Iraupena: 8 minutu
 
Amour fou (Austria, 2014)
 
Zuzendaritza eta gidoia: Jessica Hausner
Argazkiak : Martin Gschlacht (C)
Zuzendaritza artistikoa: André Fetzer, Ole Nicolaison
Interpretatzaileak: Christian Friedel, Birte Schnoeink, Stephan Grossmann, Katharina Schüttler, Sebastian Hülk, Sandra Hüller, Evar-Maria Kurz, Peter Jordan.
Hizkuntza: Jatorrizko bertsioa alemanez, gaztelaniazko azpitituluekin.
Iraupena: 90 min.

Sarrera: 3 €

Volver
Abonuak erosi Ziklo honetako programazio gehiago

Ekainaren 10a, ostirala, 20.00
Hildakoak baino ez dira etxera itzultzen

Ekainaren 17a, ostirala, 20.00
Domino / Haran ilunean

Ekainaren 24a, ostirala, 20.00
Selección de cortoemtrajes

Geure cookie eta bitartekoenak erabiltzen ditugu helburu hauetarako:

Oinarrizko funtzioak aktibatuz web orri erabilgarria egiten laguntzen dute. Web orriak ezin du behar bezala funtzionatu cookie hauek erabili gabe.

Web orriari aukera ematen diote orriaren portaera edo itxura aldatzen duen informazioa gogoratzeko, hala nola, gogoko hizkuntza edo zu zauden eskualdea.

Informazioa modu anonimoan bilduz eta emanez, web orrien jabeei laguntzen diete ulertzen nola elkarreragiten duten bisitariek webguneekin.

Web orrietan bisitariak arakatzeko erabiltzen dira. Banakako erabiltzailearentzako iragarki garrantzitsu eta erakargarriak erakustea da asmoa.

Zure ekipoan instalatzen diren cookieak konfiguratzeko, hautatu ala desautatu cookien aukerak, eta, ondoren, sakatu "Gorde hobespenak" botoia.
"Cookie guztiak onartu" botoian klik egitean, onartu cookie guztiak instalatzea.
Halaber, "cookieak errefusatu" botoiaren bidez, ukatu egiten du horien guztien erabilera.
Klikatu hemen gure Cookie Politikari buruzko informazio gehiago lortzeko.