Milioi bat kurdu baino gehiago bizi dira Europan erbesteratuta; horietako asko Turkiara berriro itzuli ezin duten errefuxiatu politikoak dira, itzuliz gero berehala espetxeratuko bailituzkete. Baina Europar Batasuneko beste herrialde askotan ere, gerrillari kurduak terroristak bailiren jazarriak dira. Dokumentalak hainbat erbesteratu erretratatzen ditu eta erbesteratu horiek itzuli ezin duten Kurdistango lekuetara eramaten gaitu. Hain zuzen ere, hor islatzen da herri kurduak politika autoritarioaren eta etsaitasunezkoaren aurka duen erresistentzia.
Tina Leisch zuzendaria da, testua eta antzerkia lantzen ditu eta ekintzaile politikoa da.
Ali Can kazetaria eta politikaria da. Hamarkadak daramatza Özgür Politika Erresistentzia Kurduaren aldizkaria idazten, zeina, Turkian behin baino gehiagotan debekatuta egon den. Hainbat urtetan, FEYKOM, Austriako Elkarte Kurdu guztien Erakunde Nagusiko lehendakaria izan da.
Ali Can zuzendaria bertan izango da.