Bere familia armen salerosketari esker mantentzen duen 20 urteko gazte bat da Alex. Hil edo edo erahiltzeko arriskua beti dago bere bizitzan. Neska bakarra da da bere taldean. Javierekin maiteminduta dago izkutuan, baino mutikoak ez daki. Maitasunaren beharra eta daraman bizitza bortitzak dilema zail batera eramaten diote neskatoari: bizitza berberarekin jarraitu edo auzoa betirako utzi.
Calparsorok Berlineko Festibala-ren Panorama sekzioan aurkeztu zuen Salto al vacio eta han prentsari esan zion bezala, bakarrik “gainbeheran doazen hiri industrialen mendebaldea deskribatu” du; Sestaoko paisaian pentsatu zuen, Labe Altuen hondakinekin, filmaren lokalizazio gisa erabili zena.
Filmak Bogotako Festibalaren Epaimahaiaren aipamen berezia jaso zuen. Najwa Nimri sari ezberdin lortu zituen, besteak beste Aktorerik Hoberena Ginebrako Festibalean (1995), Europako Errebelazio Aktorerik Hoberena Moskuko Festibalean (1995), Promes Aktore Gaztea Saria Angers Festibalean (1995), Euskal Aktorerik hoberena “El Mundo” (1995) eta Emakumeen Interpretaziorik Hoberena Gazte Zimena Festibalean (1995)