Nafarroako Filmoteka Home Movie Day festaren alde dago eta horrela zinema familiar eta amateurraren nazioarteko egun hau bultzatu nahi du. Ekitaldi hau Estatu Batuetan hasi zen 2002 urtean artxibategi filmikoetan aditua zen talde baten eskutik, jendea memoria filmiko pribatuak gortzearen garrrantziaz kontzientzatu nahi zutelako. Harez geroztik, egun hau handituz joan da eta gaur egun 13 herrialdeetan ospatzen da (50 hiri baino gehiagotan).
Beste edizioetan gertatu den bezala, zinema saio hau batez ere zaleek Filmotekaren Artxibategian utzi duten materialari eskainiko da, haiei esker mugimenduzko irudien patrimonio historikoaren alde egin dutelako. Saio honetan azken bi urteetan Artxibategian utzi diren filmen zatiak proiektatuko dira.
Javier Asinek pianoarekin lagunduko du saioa.