Luxuzko bainuetxe bat, gero seminarioa eta kartzela izan zena, Saturraran hondartzan kokatua (Mutriku, Gipurkoa), Erregimen Frankistaren kartzelarik gogorrenatarikoa izan zen. Franko generalaren dekretuaren bitartez Saturraran emakume “matxino oso arriskutsuei” zuzenduta zegoen. Bi mila emakune errepublikar igaro ziren handik, 16 eta 80 urte bitartekoak eta Espainiako leku guztietatik etorritakoak, 1937 eta 1944 urteen artean.
Pelikua hau oraindik bizirik dauden eta Saturraran gartzelatik igaro ziren emakume batzuen istorioetan oinarritzen da, han eduki zuten esperientzia eta atera era gero edukitako mina eta zenbait hamarkadetan gorde behar izan zuten isiltasunari buruz. Kontakizun txikiak dira eta tragedia kolektiboa baieztatzen dute; dokumentalaren zuzendarien ustez, gazteek jakin behar duten historiaren zatia da hau.
Aurkezpena Arantza Ugarte eta Soledad Luqueren, “Todos los niños robados son también mis niños” elkartearen presidentearen eskutik.