Zimenagile batek hiru lagunen atzean bidaia nautiko sinestezin batera abiatzen da. Bigarren eskuko pedalo batean sartu eta 150 km joaten da pedaleei ematen Euskal Kosta osoan zehar. Baina pedalo bat ez dago Euskal Herriko itsaso bortitzerako egina eta bidaia hasi bezain laster istripu, ezusteko, festa, festondo, hazti, hileta esta beste gauzekin topo eginen dugu. Hiru “marinel” hauen espedizioa kontatzen duen bitartean zuzendaria ere barne bidaia paralelo batean murgiltzen da.
Irizar Euskal Zinema Saria 2026 Zinemaldian.
Juan Palacios (Eibar, 1986) Bideo esperimental, egunkari bisualak, entsegu filmikoak eta dokumental behatzaileak. Bere filmak natura eta giza kulturaren arteko mugan dabiltza eta baita bere prozedura zinematografikoa ere. Bere lehendabiziko larbumetraia, Chelonia memoriae, bere kolektibo artistikoarekin egina, Ultramar Collective, Madrilgo Reina Sofia Museoaren bideo bildiman sartzeko aukeratua izan zen. Bai The Tibetan Spider eta bai El corte profundo Nafarroan CTL 2014 eta 2015 urteetan antolatutako 59” festibala irabazi zuten. PEDALO bere lehen filma da.
Aurkezpena eta hitzaldia Juan Palaciosekin