Jesus Basianok bere lurreko paisaiak margotzeko sentitzen zuen beharra oinez, bizikletaz, autobusez edo bere biskuter famatuan etengabe Foru geografia zeharkatu zuen.
Formakuntza ezin hobea eduki zuen, Euskal Margolari handienekin harremanatu zen eta margo internazional hoberenekin batera bere lanak erakutsi zituen.
Arte mundu hori, galeriena eta arte-merkatariena ez zihoazen batere bere izaerarekin. Bere izena gorantz indartsu doanean, Basianok erabateko bira ematen du eta bere haurtzaroko Nafarroan giltzapetzen da, ospe eta dirutzari uko eginez. Berak zelaiak margotu nahi ditu, bere txokoak zeharkatu eta Nafarroako paiasietaz gozatu. Guzti hau bere lanean nabarmentzen da.
Gerra garaian, diru eskasia eta biziraupena, margolan bat erostea familia gehienentzat luxu eskuratu-ezina zenean, bere arteari bizitzea lortu zuen, bere lurran profeta izanik.